Arrano Elkarteak ekaineko egitaraua aurkeztu du, eta aurten ere sendabelarrak izango dira protagonista nagusiak. 'Ekaina, sendabelarrak nahi adina' lelopean, sei ekitaldi antolatu dituzte, guztiak elkartean bertan, irteerak izan ezik.
Ekainaren 3an, asteazkenean, kafe tertulia bat izango da 18:00etan, Eztizen Agirresarobe, Maider Lakarra eta Xabier Landarekin. Jarraian, ekainaren 6an, sendabelarrak biltzeko irteera egingo dute 09:00etan plazatik abiatuta, Xabier Landaren gidaritzapean. Ondoren, elkartean bertan, Mirari ukendu tailerra burutuko da.
Hilaren 10ean, Izaskun Gurrutxagak gidatuko duen hortzetako orea eta ezpainetako baltsamoa egiteko tailerra izango da, 18:00etan. Hilaren 17an, berriz, alanbikearekin olio esentziala egiteko tailerra antolatu da Eztizen Agirresaroberekin, baita 18:00etan hasita.
Ekainaren 20an, sendabelarrak identifikatzeko irteera bat egingo da Ainitze Salarekin, 09:00etan plazatik aterata. Ondoren, zazpi belarren ukendu tailerra izango da elkartean. Egitaraua ekainaren 24an amaituko da, Maider Lakarrak desodorante naturala egiten irakatsiko duen tailerrarekin (18:00).
Kafe tertulian parte hartzeko ez da aurretiaz izena eman behar. Gainerako ekintzetarako, ordea, beharrezkoa da izena ematea, plazak mugatuak baitira. Interesatuek arranoingurumena@hotmail.com helbidera idatzi beharko dute. Jarduera bakoitzaren prezioa 5 eurokoa da, kafe tertulia izan ezik.




