Ainara Larrañaga, Jaiki elkarteko zuzendaritza taldeko kideak, adierazi duenez, dantza munduko diziplina desberdinetako proiektuak "herrira eraman" nahi izan dituzte edizio honetan. Gainera, azpimarratu du egitaraua osatzerakoan batez ere "kolektibo desberdinetako aukerak" kontuan izan dituztela.
"Saiatzen gara talde eragile desberdinei merezi duten leku bat ematen", esan du Larrañagak. "Atzo, esaterako, Kiki House of Anunnaki taldea izan genuen, baina aste honetan ere gurean izan da aniztasun funtzionala duen talde bat".
Gaur, berriz, Dantzarien eguna ospatu dute Aretxabaletako kaleetan, eta, emanaldi horrekin, amaiera jarri diote gaur 10. Dantzasteari. Maiatzaren 23an abiatu zen egitasmoa, eta dantzarekin lotutako hamaika ekintza egin dituzte azken egunotan hiriko kaleetan.
Tailer eta ikastaroak, dantza estilo askotariko emanaldiak, eta, kontzertuez harago, baita musikarekin loturiko zenbait musika ikuskizun ere izan dira egitarauaren parte.




