Aresketak eta ikastolek euskararen taupadak bizirik mantentzen dituzte

Amurriotik Tuterara, Aresketak eta sareko ikastolek hizkuntzaren biziraupenerako funtsezko zeregina dute.

Irudi generiko bat: taupadak sortzen dituen bihotz sinboliko bat, Euskal Herriko paisaia lausoen eta arkitektura tradizionalaren gainean.
IA

Irudi generiko bat: taupadak sortzen dituen bihotz sinboliko bat, Euskal Herriko paisaia lausoen eta arkitektura tradizionalaren gainean.

Aresketak eta Euskal Herriko ikastolen sareak funtsezko zeregina dute euskararen biziraupenerako, hiztunak, espazioak eta tresnak sortuz hizkuntzari taupadak emateko.

Xalbadorrek esan bezala, herria gorputza bada eta hizkuntza bihotza, ezinbestekoa da bihotza martxan jartzeko taupadak sortzea. Euskararen berreskurapen prozesua ezin da ulertu Aresketak eta gainerako ikastolek egindako ekarpenik gabe, izan ere, azken hamarkadotan hiztun aktibo eta kontzienteak ez ezik, baloreetan oinarritutako herri justuagoa, berdinzaleagoa eta kooperatiboagoa eraikitzeko herritarrak sortu dituzte.
1977an Aresketa abian jarri zuten ameslari haiek bezala, mende erdi geroago, harrotasunez begiratzen diote sortutako hezkuntza proiektuari eta horrek ikastolari esker sortutako punpei, Euskal Herriaren gorputza mugiarazi duen bihotzari taupadak ematen lagundu dietenak. Mendiko Lagunak taldeko aretoetan abian jarritako proiektuak beharrezkoa izaten jarraitzen duela sinetsita daude orduko ameslariak.

"Oraindik ere beharrezkoa da Aresketa, oraindik ere beharrezkoa da Euskal Herri luze zabalean saretutako ikastolen mugimendua"

Iritzi artikulua
Euskalgintzaren Kontseiluak behin eta berriz gogorarazi du euskarak pizkunde berria behar duela. Datuak eta hainbat eremutatik elikatzen ari den oldarraldiak kezka sortzen dute, eta horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da bihotza (ber)pizteko taupadak eragiteko punpak sortzea, Amurriotik Tuterara, Balmasedatik Sohütara. Horregatik, beharrezkoa da Aresketa eta Euskal Herri osoan saretutako ikastolen mugimendua.
Aurtengo Araba Euskarazeko abestiak dioen bezala, ez dezagun ahaztu gure bidaia, batu ditzagun gogoa eta kuraia. Aresketak ameslariek hasitako bideari jarraitu nahi dio, eta igandean bulkada bat emango zaio ikastolaren proiektuari, guztion gogoa eta kuraia islatuz.
Larunbatean Iruñeko kaleak eta igandean Amurrio beteko dira (ber)pizkundearen asteburuan. Gutako bakoitza euskara berpiztuko duen taupadaren punpa bihurtzea da helburua, hizkuntza eta gure herriaren bihotza berpizteko.
Paul Bilbao, Armentia ikastolako zuzendaria.