Abuztuaren 24an, astelehena, ospatuko dira Sanbartolomeak, eta Angiozarko Zabaletamendin ere ez dute urteroko hitzorduari hutsik egingo. Bertako auzotarrek egun osoko egitaraua prestatu dute, hainbat ekitaldirekin.
Jaietako ekintza aipagarrienetako bat bola-jokoa izango da. Aurten ere ez da faltako, eta irabazleak txapela, 100 euro eta urdaiazpikoa eramango ditu. Sariak ere izango dira hurrengo postuentzat: bigarrenak 70 euro eta gazta, hirugarrenak 50 euro, laugarrenak 30 euro eta bosgarrenak, berriz, ustekabeko saria.
Egitarau ofiziala honako hau da:




