Angiozarko Zabaletamendin ospatuko dituzte San Bartolome jaiak

Auzotarrek egun osoko egitaraua antolatu dute, bola-jokoa eta erromeria ekintza nagusien artean.

Irudi generiko bat Euskal Herriko landa-ingurune batekoa.
IA

Irudi generiko bat Euskal Herriko landa-ingurune batekoa.

Angiozarko Zabaletamendin San Bartolome jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 24an, auzotarrek antolatutako egun osoko egitarauarekin.

Abuztuaren 24an, astelehena, ospatuko dira Sanbartolomeak, eta Angiozarko Zabaletamendin ere ez dute urteroko hitzorduari hutsik egingo. Bertako auzotarrek egun osoko egitaraua prestatu dute, hainbat ekitaldirekin.
Jaietako ekintza aipagarrienetako bat bola-jokoa izango da. Aurten ere ez da faltako, eta irabazleak txapela, 100 euro eta urdaiazpikoa eramango ditu. Sariak ere izango dira hurrengo postuentzat: bigarrenak 70 euro eta gazta, hirugarrenak 50 euro, laugarrenak 30 euro eta bosgarrenak, berriz, ustekabeko saria.
Egitarau ofiziala honako hau da: