Topaketan, urriaren 13an amaitu zen parte-hartze prozesuan jasotako ideiak errepasatuko dira bertaratutakoekin batera. Saioa, halaber, herritarren inplikazioa eskertzeko eta udalerria hobetzen jarraitzeko egindako ekarpenak partekatzeko aukera izango da.
Ekimen honen bidez, Udalak herritarrei beren beharrak, kezkak eta proposamenak helarazteko eta udal-aurrekontuaren lanketan zuzenean parte hartzeko aukera eskaintzen die, herritarren ikuspegia udal-plangintzan txertatuz.
2027ko edizioa Arkalaz lelopean garatzen ari da, eta hiru erronka nagusiren inguruan egituratu da: herri bizia eta ekonomia sendoa, udalerri berdea eta mugikortasun jasangarria, eta udalerri kohesionatua, berdinzalea eta euskalduna.
Prozesua joan den irailean jarri zen martxan, eta urriaren 13ra arte, herritarrek online zein galdetegien bitartez helarazi ahal izan dituzte beren proposamenak. Gainera, informazio-puntuak eta kaleko parte-hartze dinamikak antolatu ziren.




