Amorebieta-Etxanoko Udala k ikasturte honetan zabaldu du Familia Eskola ren eskaintza, EBETE ren eskutik urriaren 20an eta 22an eskainiko diren bi online hitzaldirekin. Saio hauek Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen familiei zuzenduta daude, eta helburua da seme-alabei euskararen erabileran eta ikaskuntzan laguntzeko tresnak, estrategiak eta baliabide praktikoak eskaintzea.
Lehenengo hitzaldia, ‘Gure seme-alabei euskararen erabilerarekin laguntzearen erronka’, urriaren 20an izango da, euskaraz. Guraso euskaldunei zuzenduta, seme-alaben hizkuntza-ohiturak eta familiek horietan duten eragina landuko ditu. Gainera, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntzarekiko atxikimendua indartzeko estrategiak partekatuko dira, baita etxean egunerokoan erabil daitezkeen baliabideak ere.
Bigarren saioa, berriz, urriaren 22an burutuko da gaztelaniaz, ‘Disfrutando de los idiomas: ¿Cómo ayudar a nuestros/as hijos/as con el euskera y los estudios?’ izenburupean. Euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoentzat, hizkuntza bat baino gehiago ikasteko prozesua, eleaniztasunaren balioa eta etxeko hizkuntzek duten zeregina aztertuko dira. Zalantzak argitu eta etxeko lanetan edo euskararen ikasketetan laguntzeko ideia eta baliabide praktikoak eskainiko dira.
Bi hitzaldiak online izango dira eta lau ordutegi ezberdinetan eskainiko dira parte-hartzea errazteko: 09:30ean, 15:00etan, 17:00etan eta 18:30ean. Saio bakoitzak ordubete eta laurden inguruko iraupena izango du.
Izen-ematea irailaren 14an zabaldu zen eta urriaren 15era arte egongo da zabalik. Interesdunek Amorebieta-Etxanoko Udalaren webgunearen bidez eman dezakete izena, EBETEk prestatutako formulariora joanez. Udalak aurrerago jakinaraziko du Familia Eskolaren ohiko programazio osoa.




