Joan zen urriaren 22an ospatu zen EGKren 40. urteurrena, eta ekitaldiko unerik zirraragarrienetako bat urte hauetako ibilbidea biltzen duen dokumentalaren estreinaldia izan zen. Orain, ikus-entzunezko lan hau pertsona eta elkarte guztien eskura dago berriro ere, YouTube-ko kanalean.
Dokumentalak 20 minutuko iraupena du eta EGKren lau hamarkadetako bilakaera aztertzen du: 80ko hamarkadako hasierako eferbeszentziatik, trantsizio garai hartan lehen gazte elkarteak elkartzen hasi zirenetik, gaur egungo errealitatera arte.
Bideoan zehar hainbat mahai-inguru eta elkarrizketa gurutzatzen dira, kontseiluko bizitzako arlo desberdinak ordezkatuz, hala nola elkarteetako kideak eta gazte ohiak (Bosko Taldea, Gaztetxo Mugimendua, ESN Bilbao), presidente ohiak (Jon Ugalde, Gorka Barroeta, Maialen Olabe), erakundeetako ordezkariak (Iñigo Urkullu, José Luis Madrazo, Adrián López Sarachaga, Oihane Agirregoitia) eta lantalde teknikoa.
EGK eraikitzen, babesten eta indartzen lagundu duten elkarte, gazte eta erakunde guztiei eskerrak eman dizkie kontseiluak.




