Euskal Herria osoan, eta bereziki Donostia n eta Gipuzkoa ko hainbat herritan, Real Sociedad en zaleen guneak gainezka egin dute asteburu honetan, Errege Kopa ko finalaren harira. Arreta gune nagusia Sevilla izan da, non zaleentzako gune berezi bat prestatu den.
Usurbil F.T.-k deialdia egin zien Usurbil dik Sevilla ra joandako zaleei, larunbat arratsaldean 17:30ean zaleen gunearen sarreran elkartzeko. Bertan ateratako irudiek jendetza handia erakusten dute, kamiseta, txapel eta bestelako osagai txuri-urdinez jantzita.
“"Ahal den moduan herri argazkia lortuta! Lotsagarria aurreikuspena, Gipuzkoa erdia zaletuen gunetik kanpo… Eskerrik asko bertaratutako guztiei!"
Usurbil F.T.-k sare sozialen bidez zabaldu du argazki hori, antolakuntzaren aurkako salaketa mezu batekin batera. Antolatzaileen aurreikuspen eskasa kritikatu dute, Gipuzkoa ko zale asko zaleen gunetik kanpo geratu direla adieraziz. Halaber, eskerrak eman dizkiete deialdira joan diren guztiei.
Usurbil darrek haien herri argazkia atera duten bezala, Aginaga ko herri ordezkaritza zabala ere bertan izan da, Sevilla n, Real Sociedad i babesa ematen.




