Bisita honetan, Añarbeko presa instalazioak eta bertan egiten diren maniobrak ezagutuko dira. Presak Gipuzkoa ko biztanleriaren %44ari hornitzen dio ura. Era berean, aztertuko da nola aurre egiten dioten azpiegitura hauek klima-aldaketaren ondorioei, uraren arro hidrografikoa kontserbatuz eta hornidura sistemen erresilientzia handituz.
Bisita aprobetxatuz, ingurune naturala eta paisaiaren balioa ere bertatik bertara ezagutuko da, basoaren eta uraren arteko ugaritasunak sortzen duen ingurune pribilegiatu honetan.
Iban Zubeldia, Aguas del Añarbe-ko komunikazio zerbitzuko buruak azaldu duenez, bisitariei esker, "urtero egiten zaizkigun galdera arruntak argitu ahal izango dira, hala nola, une bakoitzean zenbat ur ateratzen den presatik, zer den eta zertarako balio duen gaur egungo ibai-gunea, edo nola funtzionatzen duen urtegiak eta zer erabaki hartzen diren uholde arriskuaren kasuan".
Bisita urriaren 4an izango da, igandean. Aurrez izena eman behar da eta 5 euroko kostua izango du pertsonako. Fidantza hau itzuli egingo zaie bisitan parte hartzen dutenei, Saretuz sareko zenbait establezimendutan trukatu ahal izateko bonu baten bidez.
Bisita gidatuetarako autobusa 10:00etan aterako da, Renfe-ko Iparraldeko geltokiaren aurrean dagoen markesinetik. Itzulera 14:00ak aldera izango da.




