Ekimen hau Usurbilgo Udalak bultzatzen du, herriko eragileekin elkarlanean. Paseo hauek adinekoen bakardadea arintzeko sortu ziren, udako hilabeteetan zerbitzu askok ordutegiak aldatzen dituztenean edo herria husten denean sortzen den hutsunea betetzeko.
Ibilaldiak doakoak dira eta ez dute aurretiazko izen-ematerik behar. Parte-hartzaileek Artzabalgo Eguneko Arreta zerbitzuaren babesa dute, eta ibilbide laburrak egin ondoren, kafe bat hartzeko eta elkarrekin solasaldian aritzeko aukera izaten dute.
Abuztuko hitzorduak 4, 11, 18 eta 25erako aurreikusita daude. Informazio gehiago nahi dutenek Kale Nagusiko gizarte zerbitzuen egoitzara jo dezakete edo 943 371 951 telefonora deitu.




