Lasarte-Oria parean, N-I errepidean sei kilometroko auto-pilaketak eragin ditu bi autoren arteko istripu batek, errei bat itxita geratu ondoren. Gertakaria astelehen goizeko 7:30ak pasata jazo da, Irunerako noranzkoan. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, bi ibilgailuk talka egin dute, baina ez da zauriturik izan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Abisuaren berri izan ostean, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira. Han, bidea erabat ez ixteko, eskuineko erreiaren bidezko zirkulazioa ezarri dute.
Egindako lanek bidea 8:00ak aldera garbitzea ahalbidetu dute, baina horrek ez du kendu auto-pilaketen eragina; sei kilometrorainokoak izan dira Donostiarantz zihoazenentzat.




