Lezoko Udala k Lezoaundi Zuhaiztiko jolas-eremua berritzeko lanak hasi ditu. Helburua espazioa berrantolatzea eta haurrei jolasteko eta naturarekin harremanetan egoteko aukera berriak eskaintzea da.
Esku-hartze hau Lezoko parke sarea eraberritzeko prozesuaren baitan kokatzen da. Prozesu honen helburua aisialdirako eta jolaserako espazio inklusiboagoak eta askotarikoagoak sortzea, ume eta gazteen ongizatea bermatzea eta belaunaldi ezberdinetako herritarren arteko harremanak saretzeko espazio sozialak eraikitzea da.
Obrekin eremuko lurzorua eta jolas-elementuak egokituko dituzte. Gaur egungo zoladura prestatu, belar-guneak egokitu, eta azalera berriak jarriko dituzte, besteak beste.
Gainera, atseden hartzeko zein jolaserako aukerak zabalduko ditu proiektuak. Besteak beste, tirolina eta azpian duen zorua egokituko dituzte, erliebe ludikoekin gune berriak sortu eta eremuko horman eskalatzeko boulderra jarriko dute. Gainera, belardia egokitu eta atsedenerako egurrezko egiturak sortuko dituzte, baita egurrezko tarima bat ere.
Proiektuaren aurrekontua 48.339,50 euro koa da, BEZa barne. Lanek sei asteko iraupena izango dute eta epe horretan jolas-eremua itxita egongo da, segurtasuna bermatzeko.




