Pasaiako portuan ostiral goizean, 8:30ak pasata, gertatutako sute bat dela eta, kea zabaldu da inguruetara. Sua portuko txatar metaketaren batean piztu da. Egoerak Pasaia San Juan eta Lezo herrietako biztanleak konfinatzera behartu ditu.
Hondarribiko Udalak, bere aldetik, herritarrei etxebizitzetako leihoak itxita mantentzeko gomendatu die. Udalak adierazi duenez, haizeak sutearen kea zabaltzen ari zen eta ke horrek lurrun toxikoak izan zitzakeen.
Hondarribiko Udalak azpimarratu duenez, «prebentzio neurri gisa, leihoak eta ateak itxita mantentzea gomendatzen da».




