Saioak maiatzaren 10ean, 15ean eta 29an izango dira, eta Kuadrillategi n edo gazteei zuzendutako beste egitasmo batzuetan parte hartzen duten gazteei zuzenduta daude. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Telmo Trenor musikari eta DJa maiatzaren 15ean izango da Oiartzungo gazte topalekuan.
Bestalde, Julen Taboada aktore gaztea Pasaiako, Lezoko eta Oiartzungo gazteekin elkartuko da maiatzaren 10ean, 15ean eta 29an, hurrenez hurren. Topaketa hauen bidez, gazteek euskal erreferenteen ibilbideak eta bizipenak zuzenean ezagutzeko aukera izango dute, eta aldi berean, euren ahotsa aktiboki erabiltzeko.
“"Parte hartzean oinarritutako espazioek elkarrizketa aberasgarriak sortzen dituzte, gazteen jakin-minetik abiatuta."
'Kuxkuxeroak' ekimenak belaunaldi berrien ahalduntzea, kultur parte hartzea eta hizkuntza aniztasunaren sustapena indartu nahi ditu, euskararen erabilera egunerokoan biziz. Ekimen honek gazteen eta euskal kulturaren arteko zubiak eraikitzea du helburu.




