Lezoko Jai Batzordea lanean hasi da dagoeneko 2027ko Inauteriak prestatzeko. Urtero legez, Inauterietako larunbaterako gaia herritarren artean aukeratu nahi dute, eta horretarako, galdetegi bat jarri dute martxan udalaren webgunean.
Jai Batzordeak bost gai proposatu ditu bozketara: Filmak, Festak, Lanbideak, Munduko dantzak eta Musika taldeak. Herritarrek aukera horien artean gustukoena hautatu ahal izango dute.
Galdetegian parte hartzeko epea azaroaren 24an amaituko da, 23:59an. Lezoko Udalak herritarrak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera, 2027ko Inauteriak guztion artean prestatzeko.




