Lezoko Udala k Arraitoki eremuan herri-proiektu bat garatzeko parte-hartze prozesuan lanean jarraitzen du. Eragileekin egindako bilerak amaituta, herritarren iritziak ezagutzeko fasea abiatu du orain. Horretarako, Arraitoki eremua garatzeko proposamenak prestatzeko galdetegi bat zabaldu du.
Eremuan erabilera anitzeko espazioa, herriaren eta lezoarren beharrei erantzuteko azpiegitura publiko baten proiektua lantzen ari dira. Herriko elkarte eta eragileen jarduna sustatzeko eta komunitatea indartzeko topagune bat sortzea da proiektuaren ikuspegietako bat. Ildo horretan aritu da lanean Lezoko Udala herriko hainbat talderekin, eragileekin bildu eta euren proposamenak eta beharrak ezagutzeko.
Orain, herritarren iritziak eta proposamenak jaso nahi ditu. Galdetegiaren bidez, udal ekipamenduen inguruan herritarrek dituzten beharrak ezagutu nahi ditu Udalak eta, bereziki, Arraitokiko eremurako dituzten proposamen zehatzak jaso ere.
Jasotako erantzunak Arraitokiko azpiegituraren definizioan eta etorkizuneko erabakiak hartzeko oinarri izango dira. Horregatik, Lezoko Udalak herritar guztiak animatu ditu galdetegi hau betetzera eta prozesuan parte hartzera.




