Lasarte-Oriak bost haur saharar hartzeko proiektu solidarioa abiatu du

Herriak bost haur errefuxiaturen etorrera bermatu nahi du, udan elikadura eta osasun arreta egokia jasotzeko.

Irudi generikoa: elkartasun kanpaina baterako diru-bilketa kutxa bat herriko denda batean.
IA

Irudi generikoa: elkartasun kanpaina baterako diru-bilketa kutxa bat herriko denda batean.

Lasarte-Oria herriak bost haur saharar errefuxiatu hartzeko proiektu pilotua abiatu du, udan zehar haur horiei elikadura egokia eta osasun arreta integrala eskaintzeko helburuarekin.

Ekimenaren arduradunek azaldu dutenez, Tindufeko basamortuko muturreko tenperaturetatik urrun, haurrek gure ingurunean oinarrizko beharrak asetu eta bestelako errealitate bat ezagutzeko aukera izango dute. Proiektuak haur horien ongizatea hobetzea du helburu, itsasoa, mendia eta naturaz gozatzeko aukera emanez, aldi berean beren herriaren egoera ezagutarazteko "enbaxadore txiki" gisa arituko direlarik.
Proiektua aurrera eramateko, herritarren babesa eta elkartasuna ezinbestekoak dira. Haurretako lauk herrian utzitako etxe batean igaroko dute uda, begiraleen zaintzapean. Horretarako, hainbat bide prestatu dituzte diru-laguntzak eta materiala biltzeko: pultserak salgai daude herriko saltokietan, eta itsulapikoak jarri dituzte taberna ugaritan.
Gainera, elikagaiak eta botikineko materiala biltzeko kanpaina berezia martxan da Udal Liburutegian, Gaztelekuan eta beste hainbat gune publikotan. Informazio gehiago nahi duten herritarrek 656 77 81 97 telefonora deitu edo sahararekinlasarteoria@gmail.com helbidera idatz dezakete.

"Keinu txiki bakoitzak zerbait handiagoa erakitzen duelako... Izan haur hauen babesle!"

ekimenaren arduradunak