Kirol instalazioek adin guztietarako egokitutako ikastaroak antolatu dituzte. Izen-ematea modu presentzialean zein udalaren webgunearen bidez egin daiteke, nahiz eta azken aukera hau abonatuek soilik erabili ahal izango duten.
Epe laburreko jardueren artean, hala nola igeriketa eskolak, haurtxoen ur jarduerak, haurdunentzako saioak eta padel ikastaroak, aurretiko izen-ematea uztailaren 1ean irekiko da. Abonatuek posta elektroniko bidez jasoko dituzte formularioak.
Jarduera bakoitzaren ordutegiak eta xehetasun guztiak kontsultatzeko, kirol zerbitzuak triptiko informatibo bat prestatu du. Datozen egunetan, informazio gehiago eskuratzeko estekak gehituko dira jarduera bakoitzaren fitxetan.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko, herritarrek 943 37 61 82 telefonora deitu edo kirolak@lasarte-oria.eus helbidera idatzi dezakete.




