Hernani k ia erabakita utzi du finalerako txartela, Oiartzunen aurka jokatutako Herriartekoaren finalerdietako joanekoan lortutako 3-0eko garaipenari esker. Gainera, 31 tantoko abantaila eskuratu du alde, eta horrek finalerako bidea errazten dio nabarmen.
Kadete mailan, Hegoi Zabala k eta Oier Arsuaga k puntu garrantzitsua lortu zuten Hernani rentzat. Partida estua eta lehiatua izan zen hasieratik, baina hernaniarrek, batez ere Arsuagaren jokoari esker, partidua berdindu eta aurrea hartzea lortu zuten. Azken tanto erabakigarriak beraien alde izan ziren, 22-20ko emaitzarekin.
Jubenil mailan, Ekhi Oses ek eta Manex Alberdi k ere bigarren puntua ekarri zioten Hernani ri, 22-13ko emaitzarekin. Nahiz eta markagailuak alde handia erakutsi, neurketa ez zen erosoa izan, eta parekotasun handia egon zen partidaren erdira arte. Aurrelari hernaniarraren nagusitasunak erabaki zuen partida.
Nagusien mailan, Xabi Apaolaza k eta Markel Lizeaga k aise nagusitu ziren Hernani rentzat, 22-2ko emaitzarekin. Oiartzuarren atzelariak min hartu zuen partidaren hasieran, eta horrek erabat baldintzatu zuen lehia. Hernaniarrek erakutsitako nagusitasunak ia erabakita utzi du kanporaketa.




