Txapelketaren azken fasea ostegunean hasiko da, 17:00etan, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Egun horretan kadete eta gazte mailako finalak jokatuko dira, baita senior mailako urrezko kategoriakoak ere.
Lehiaketak ostiralean jarraituko du, 10:30etik aurrera. Egun horretan emakumezkoen finala, kadete mailako urrezko kategoria eta senior mailako elite finala erabakiko dira.
Aurtengo edizioan Hernaniko klubeko ordezkariez gain, Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Errioxako pilotariek ere parte hartu dute. Txirri Elkartea pilota klubak antolatutako txapelketa honek Papelera Zikuñaga enpresaren eta Hernaniko Udalaren babes ekonomikoa du.




