Hernani taldeak garaipen argia lortu zuen joan den ostiralean jokatutako esku pelotako herriarteko txapelketako final zortzirenetan. Hernaniko pilotalekuan ospatu zen itzuliko partida, eta bertan, Aretxabaleta menderatu zuten hiru mailatan: kadeteetan 22-1 ko emaitzarekin, jubeniletan 22-6 koarekin, eta nagusietan 22-17 koarekin.
Nahiz eta joaneko partidan abantaila handia eskuratu, hernaniarrek ez zuten erlaxatu eta lan bikaina egin zuten itzulikoan ere. Garaipen honekin, final laurdenetarako txartela eskuratu dute, aho zapore ezin hobearekin.
Hurrengo fasean, Azpeitia izango dute aurkari. Joaneko partida Hernani n jokatuko da aste honetan, eta itzulikoa, berriz, Azpeitia n, datorren astean.
Azpeitiak ere aurrera egin zuen final zortzirenetan, Amezketa ren aurka. Joanekoan parekotasun handia egon zen, emaitzak honakoak izanik: kadeteetan 19-22, jubeniletan 5-22 eta nagusietan 22-21. Itzulikoan, ordea, nagusitasun argia erakutsi zuten azpeitiarrek, 22-2, 22-10 eta 22-9ko emaitzekin, hurrenez hurren.




