Gaztañoko San Joan sua ustekabean piztu da goizaldean

Auzoetako bizilagunek sua itzali zuten, larunbatean ospatu behar zen ekitaldiaren aurretik.

Erretako egur eta errauts multzoa gauean, txabola baten ondoan.
IA

Erretako egur eta errauts multzoa gauean, txabola baten ondoan.

Errenteriako Gaztañoko auzoko bizilagunek sua itzali dute goizaldean, larunbatean ospatu behar zen San Joan sua ustekabean piztu ostean.

Gauerdian piztu zen sua Gaztañoko auzoan, eta ezustean harrapatu zituen bizilagunak. Jai Batzordeko kideek adierazi dutenez, "gaueko lauetan hasi zen sua pizten", eta "norbaitek nahita egina dela dirudi, aurreko gauetan ez baitzen horrelakorik gertatu".
Suak dena irentsi zuen. Udaltainek eta ondoren suhiltzaileek itzali zituzten sugarrak, ingurua bustiz. "Eskerrak eman nahi dizkiegu, lan bikaina egin dutelako", adierazi dute. Sua piztu eta bi ordu inguru iraun zuen, dena errauts bihurtu arte.

"Eskerrak eman nahi dizkiegu, lan bikaina egin dutelako."

Jai Batzordea
Jatorrizko sua ekainaren 27an piztekoa zen, baina ekainaren 23an ezin izan zuten, tenperatura altuengatik. "Auzokideen artean ospakizun txiki bat egitea genuen asmo, xumea baina auzokoa, eta azkenean ezin izango dugu egin", esan dute Auzo Elkartetik. "Eguraldi ona aprobetxatuz, egur horiek mendian ez uzteko aukera zen".
Guzti honek sortutako sustuaren ondoren, batzordetik nabarmendu dute datorren urtean "gure ohiko ospakizunarekin itzuliko garela".