Abisu horiaren iraupena luzatzeak esan nahi du prezipitazio handiak espero direla, ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezkeelarik. Zaparradak ertainak eta trumoitsuak izango dira, eta zenbait lekutan handiak ere izan daitezke. Gainera, txingorra (1-2 cm) eta haize-bolada gogorrak (50-60 km/h) ere aurreikusten dira.
Igandean, maiatzaren 3an, zerua tarteka hodeitsu egongo da, arratsaldean hodeiak ugarituz eta gauean oso hodeitsu geratuz. Egunaren lehen partean zaparrada txikiak izan daitezke, eta bigarrenean ertainak eta trumoitsuak, baita handiak ere zenbait tokitan. Haizea ahul eta aldakorra izango da, goizean hego-ekialdetik finkatuz eta eguerdian ipar-osagaira aldatuz. Tenperatura maximoetan aldaketa gutxi espero da.
Astelehenean ere antzeko eguraldia izango da, zerua oso hodeitsu egongo delarik, batez ere goizean. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak aurreikusten dira. Ipar/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturak jaitsi egingo dira, minimoak gutxi eta maximoak nabarmen.
Asteartean, maiatzaren 5ean, eguraldiak ez du aldaketa handirik izango. Zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Zaparrada ertainak eta noizean behin trumoitsuak izan daitezke. Mendebal ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoetan ez da aldaketarik espero.




