Proiektu honen helburua Tolosako setioa eta Belabietako bataila argitzea da, baita Santa Kruz apaizari buruzko dokumentazioa biltzea ere. Historia doktore den Karlos Almorzak zuzentzen du ikerketa.
Santa Kruz apaizaren heriotzaren mendeurrenaren harira, Elduaingo Udalak apaizaren gorpua Kolonbiatik Euskal Herrira ekartzeko aukera aztertzeko eskatu zion zientzia elkarteari. Hainbat tramite egin ondoren, eskaera onartu egin dutela jakinarazi du Almorzak, nahiz eta data zehatzik ez duten.
Udaletik nabarmendu dute Santa Kruz apaizaren inguruan gutxi dakitela, baina badakite Kolonbian hil zela, 1926an.




