Euskalmetek alerta laranja eman du Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 24 ordutan 80 l/m² baino gehiago pila daitezkeelako. Zaparrada ertainak eta trumoi-ekaitzak izan daitezke. Horregatik, Errenteriako Udalak bere Larrialdi Plana martxan jarri du, eta Udaltzaingoak bereziki patruilatuko ditu eremu sentikorrak eta gune arriskutsuak seinaleztatuko ditu, istripuak saihesteko.
Herriko eremu kritikoak, bereziki udan eta udazkenean euri-jasak jasaten dituztenak, Fanderia, Lartzabal eta erdialdea dira (Foru plaza, Aralar plaza eta Madalen, Maria Lezo, eta Xenpelar kaleen inguruan). Udaltzaingoak ibilgailuen edo oinezkoen trafikoari tarte arriskutsuak ixteko agindua eman dezake.
“"Ez ibilgailurik utzi ez eta kanpin egin ibilgu lehorretan edo ibaien ertzetan. Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea."
SOS Deiak – 112k gomendatzen du eguneratzen diren iragarpenak jarraitzea Euskalmeten webgunean edo Twitter/X bidez (@Euskalmet eta @112_SOSDeiak). Prebentzio neurrien artean, gomendatzen da autoa erabiltzea saihestezina bada errepide nagusietan ibiltzea, eta ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik ibilgailuak kentzea. Era berean, hustubideak ondo daudela egiaztatu behar da.
Larrialdi egoeretan, 112 zenbakira deitu behar da. Ura etxebizitzara sartuko balitz, soto eta behe-solairuetatik alde egin behar da azkarren. Etxea utzi behar bada, itzali argindarra, gasa eta ura, eta utzi ohar bat ostatua non hartuko den adierazteko.




