Auzitegitik gogorarazi dute Adingabeen Fiskaltzak duela "pertsona adingabeen babes egokia" bermatzeko ardura, eta helburua, informazioak argitzeaz gain, "balizko biktimak identifikatzen laguntzea" dela.
Udalak "une oro biktimen nahiei jarraituz" jardun duela azpimarratu ondoren, "gardentasunez eta lankidetzan" aritu dela Ertzaintzarekin eta Polizia Judizialarekin, Xenpelar Bertso Eskolarekin lotutako salaketen berri izan zuenetik.
“"Gaur arte bezala, erakunde ezberdinekin, Fiskaltzarekin, Ertzaintzarekin eta Aldundiko Berdintasuneko organoekin lankidetzan jarraitzea da alkatearen nahia."




