Errenteria k ez du Gipuzkoako Inter Pueblos txapelketako txapela etxera ekarri, finala Andoainen aurka galdu ostean. Taldekoek «txapeldunordearekin konformatu» behar izan dutela adierazi dute, final berri batera iritsi ondoren sentitzen duten «dezeptzio eta harrotasun» nahasketarekin.
Olaberria n jokatu ziren partidek erakutsi zuten Andoain herri zaila dela menderatzeko. Hala ere, lehenengoan baikortasuna piztu zen, Eskisabel eta Rubenek 33-35 irabazi baitzioten Iradi eta Rekalderi. Horrela, Errenteria aurreratu zen markagailuan. Taldeak «pena» sentitu zuela adierazi du, «27-33 aurretik egon arren, ezin izan baitzuten partida itxi».
Pala motzeko partidan, Yorelek eta Abellek 40-25 galdu zuten Altuna eta Ponceren aurka. Andoain ekoek indartsu hasi zuten partida eta ez zieten aukerarik eman Errenteria koei, beraien ohiko mailarik aurkitu ez zutelarik. Aurretik egindako elkarrizketa batean, bi pilotariek «oso zaila» izango zela aurreikusi zuten. Nahiz eta azken emaitza berdinketa izan, bigarren neurketan Andoain ek lortutako puntu abantailak erabaki zuen finala. Kerman Murua, ordezko gisa joan zen arren, ez zen jokatu.
Errenteria ko taldetik diotenez, «txapelak lortu ez arren, Errenteria k lehiaketa honetan talde puntakoa dela erakusten jarraitzen du eta datorren urtean ilusio berarekin itzuliko da titulua lortzeko». Irabaztea helburu den arren, taldea behar bezala funtzionatzen duela urtero erakustea gauzak ondo egiten ari direla adierazteko modurik onena da.
Joan den asteburuan Fanderia n jokatu ziren Remonte Profesionaleko partidek ere emozioa sortu zuten herriko bizilagunentzat. Arluziagak eta Eskuderok (2) 15-12-8ko emaitzarekin irabazi zieten Susperregiri eta Ugarte II.ari (1) 9-15-4ko emaitzarekin, eta Aiestaran VII.ak eta Barrenetxea IV.ak (2) 15-15 irabazi zieten Goikoetxea V.ari eta Larrañagari (10-10).




