Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak igande goizean Kaputxinoak auzoan jazotako gertakari zorigaitzaren aurrean bere atsekabea eta gaitzespen irmoa adierazi nahi izan du. Udalak bizia galdu izanagatik doluminak luzatu dizkie biktimaren familiari, lagunei eta hurbilekoei.
Udalaren arabera, inola ere ezin da indarkeriaren bidez konpondu inolako gatazka edo eztabaidarik, eta arma zuriak erabiltzea eta eramatea arrisku onartezintzat jo du, bizikidetzarekin bateraezintzat joz.
Herritarrengan sortzen duen kezka eta artegatasuna ulertuz, Udalak lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du, Errenteriako auzo guztietan prebentzioa, segurtasuna eta bizikidetza indartzeko, beste erakunde eta gizarte eragileekin elkarlanean.
Abian diren ikerketak errespetatuz, gertaera larri horiek erabat arbuiatzen dituztela adierazi du, eta guztiz argituko direlakoan daudela.
Azkenik, Errenteria udalerri bidezko, seguru, errespetuzko eta kohesionatu baten aldeko konpromisoa berretsi du, igandeko gertakariak ez baitira partekatzen eta defendatzen dituzten balioen erakusgarri.




