Goizean, herriko hiru ikastetxetako ikasleek, Oriarte ko, Sasoeta-Zumaburu ko eta Landaberri ko gazteek, mural koloretsuak sortu zituzten Okendo plazan. Sormen askatasuna izan zuten arren, aurtengo leloa, eskuen marrazkiak eta Bizipoza taldearen logoa agertu behar ziren kreazio guztietan. Mural horiek herriko dendetan egongo dira ikusgai datozen egunetan. Jardunaldiaren hasieran, herriko sudurgorrien doinuek lagunduta dantzan aritu ziren, eta talde argazki batekin amaitu zuten goizeko saioa, Porrotx pailazoa dinamizatzaile lanetan aritu zelarik.
Arratsaldean, 'Zer dakizu Afrikari buruz?' sentsibilizazio saioarekin hasi zen egitaraua. Ndank Ndank elkarteko kideek, Eli Dominguez ek eta Mamadou Sarr ek, Senegal i buruz hitz egin zuten Mercero gunean. Ttakun Kultur Elkartea ko Gazteklub eko LH 3 ko gaztetxoek arretaz entzun zituzten Afrikako kontinentearen eta haren bitxikerien inguruko azalpenak, galdera ugari eginez.
Ondoren, jaiarekin jarraituz, Okendo plazara itzuli ziren Gazteklub eko 4-5-6 mailakoek koreografiak dantzatzera. Hiru abesti izan zituzten lagun: Ndank Ndank elkartearen Elkarri, Bizipoza ren Bizipoza auzolan, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots en Eskuetan. Euria hasi zen arren, musika jaialdiak aurrera jarraitu zuen, aterkipean edo udaletxe azpian, parte-hartzaileen bizipoza goibeldu gabe.
Oholtzara igotako parte-hartzaile ugarik euren dantzak eta musikak erakutsi zituzten. Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria eragileko kideek zaghareet (irrintzi sahararra) erakustaldia egin zuten, Mertxe Rodriguez ek eta Txalagore ko txalapartiek lagunduta. Lierni Rekondo k bertso bat bota zuen, “Aurreiritzi zaharrak, baina begirada berrietan” errealitateari buruz. Gero, Senegal eko ordezkariek danbor doinuez bete zuten enparantza, eta Ikusi mendizaleak kantua ere abestu zuten. Semblante Andaluz eko kideek bi sevillana dantzatu zituzten, eta ondoren Nikaragua ko ordezkariek euren jantzi tradizionalak erakutsi eta dantzan aritu ziren, besteak beste, Nicaragüa Nicaragüita abestiarekin.
Egun ederra amaitzeko, parte-hartzaile guztiek, Xumela Abesbatza ko kideekin batera, Txoriak Txori kantatu zuten eszenatoki gainean. Azkenik, Ttakunenea ra joan ziren gutiziez gozatzera, Milakultura jaialdiari amaiera emanez.




