Pasaia ko Escalerillas izeneko etxebizitzak gaur hustuko dituzte. Bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatu Sozialista ko kideek agerraldia egin zuten atzo arratsaldean San Pedro ko lonja ko plazan, desalojoa iragartzeko. Beraien esanetan, 24 orduko epean 'Escalerillas hustuko dute', eta gaineratu zuten 'bizilagun hauen borrokak ez du bloke baten eraispenarekin amaitzen'.
Bi portaletako alokatariek 'duintasun, antolaketa gaitasun eta langileriaren etxebizitza eskubidea defendatzeko erabaki irmoa' erakutsi dutela azpimarratu zuten. Era berean, argi utzi nahi izan zuten 'bolondreski utzi ez dituztela etxebizitzak; mehatxu eta presioengatik utzi dituztela, Pasaiako Portua ren aldetik egindakoak'.
'Escalerillas-en gertatutakoa logika baten adibide argia da: logika kapitalistaren onura pribatuak, beharrizan sozialen gainetik kokatzen dena eta horren zerbitzura dauden erakunde publikoen papera', salatu zuten.
Halaber, adierazi zuten 'desjabetzeak eta blokearen eraispena bultzatzen dituena Pasaiako Portuko Agintaritza' dela. Sare Ferroviaria arduratuko da berriz ere azpiegitura honen eraikuntzaz eta Algeposa enpresa izango da 'obra honen onuradun nagusia'.
Hamarrak baino gehiago izan ziren sare sozialen bidez egindako deialdira batu zirenak. 'Escalerillas defendatu!' leloa zuten kamiseta urdinak zeramatzaten.




