Udako hilabeteetan, zehazki uztailaren 15ean, Polizia Nazionalaren bulego mugikorra Urnietan egongo da, San Juan plazan, goizeko 8:30etik 14:15era bitartean. Ekimen hau Polizia Nazionalak abian jarritako zerbitzu ibiltariaren parte da, administrazioa herritarrengana hurbiltzeko eta ohiko izapideak errazteko helburuarekin, beste udalerri batzuetako bulegoetara joan beharrik izan ez dezaten.
Horretarako, bereziki egokitutako eta beharrezko teknologiarekin hornitutako furgoneta batek NAN edo pasaportearen hasierako eskaera zein berritzea eskainiko ditu, modu azkar eta erosoan. Zerbitzuak ordainketa eskudirutan zein txartelarekin egiteko aukera emango du.
Zerbitzu mota honek harrera ona izaten du udalerrietan, batez ere mugitzeko zailtasunak dituztenentzat edo beren herrian bertan izapideak egitea nahiago dutenentzat.
NANaren izapideak 12 euro balioko du, eta pasaportearena, berriz, 30 euro. Zerbitzua erabili nahi dutenek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute Bertan bulegoan, Urnietako Udaleko bulegoan, hain zuzen ere.




