Donostiako Aste Nagusia ospatuko den bitartean, Dbus-ek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu egunero. Jai gunea izango den Boulevard-a trafikoari itxita egongo denez, ibilbide eta geltoki aldaketak egongo dira ohiko lineetan.
Su artifizialen ondoren, 00:50 ak arte zerbitzu bereziak egongo dira auzoetara joateko. Gaueko Gautxori zerbitzuak 1:00 etatik aurrera abiatuko dira Boulevard-etik auzoetara.
Abuztuaren 14an, Ama Birjinaren Bezperan, zerbitzuak luzatuko dira 00:50 ak arte, eta ondoren Gautxoriak egongo dira gau guztian zehar goizeko lehenengo zerbitzuak hasi arte.
Bestalde, erraldoi eta buruhandien ekitaldiak direla eta ere ibilbide aldaketak izango dira. Zezenketak direla eta, abuztuaren 13an, 14an eta 15ean autobus zerbitzuak egongo dira Illunbe ra joateko. Hala ere, zezenketen egunetan ez da anezka zerbitzurik egongo Illunbe eta Erdialdea ren artean.
Antiguon, abuztuaren 9an, igandean, 8:30etik 21:30era gutxi gorabehera, 5-Benta Berri linea ez da Matia kaletik joango. Matia, Benta Berri eta R.M. Azkue geltokiak Zumalakarregi 10 era, Anbulatoriora eta Irakasle Eskolara eramango dira.




