Epaiketa Errenteriako Udalak 2025eko azaroan onartutako deialdiaren ingurukoa da. Prozesu horren helburua udaleko lanpostuak egonkortzea eta bitartekotasun-tasa murriztea da, azken urteetan garatutako plangintzaren baitan.
Errekurtsoa deialdian izena eman ez zuen pertsona batek aurkeztu zuen, zehazki, lanpostuetarako eskatzen den C1-3.HE hizkuntza-eskakizuna zalantzan jarriz. Udalaren arabera, eskakizun hori Errenteriako Udal Hizkuntza Politikaren Plan Estrategikoarekin eta sindikatuekin adostutako lan-eskaintza publikoen plangintzarekin bat dator.
Udalak adierazi du epaiaren zain dagoela eta prozesuaren zilegitasuna defendatzen jarraituko duela, herritarrek administrazioarekin nahi duten hizkuntzan harremanak izateko duten eskubidea bermatzearen alde.




