Bisita hau, hasiera batean, Mendiaundi-Aranibarko herri baratzetako erabiltzaileei zuzenduta zegoen, baina antolatzaileek deialdia herritar guztiei zabaltzea erabaki dute. Horrela, edonork izango du aukera Taula baserria eta bertako eguneroko jarduna ezagutzeko.
Interesa dutenek Mendiaundi-Aranibarko herri baratzetara joan beharko dute bihar, arratsaldeko 18:30ean, bertatik baserrira autoz joateko. Bisitan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.
“"Bisita honen helburua izango da baserritarren egunerokoa ezagutzea eta baratzaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzea; eta bide batez, herritarrak zuzenean hurbiltzea naturara, nekazaritzara eta haien prozesuetara."
Informazio gehiago behar izanez gero edo zalantzak argitzeko, Astigarragako Udaleko Ingurumen Sailarekin harremanetan jar daiteke, 943 33 52 41 telefono zenbakira deituz edo ingurugiro@astigarraga.eus helbide elektronikora idatziz.




