Joan den asteburuan Banyolesen jokatu zen Espainiako banku mugikorreko arraun txapelketa. Bertan, Astigarragako hainbat arraunlari izan ziren lehian, gehienak kadete mailakoak, 1.500 metroko distantzian.
Gizonezkoen binakako skull modalitatean, Oier Gonzalezek seigarren postua eskuratu zuen. Bakarkako skiff-ean, berriz, Marcos del Amok bederatzigarren amaitu zuen. Bestalde, Eneko Fervenzak hamabigarren postuan bukatu zuen 4X proban.
Kadete mailako emakumezkoetan, Nagore Fervenzak hamaikagarren postuan bukatu zuen skiff-ean. June Iparragirre, Elene Sáinz eta Maddi Sáinz hirukoteak, berriz, seigarren postuan sailkatu ziren 4- modalitatean.
Juvenil mailako arraunlariak ere izan ziren lehian, 2.000 metroko distantzian. Mikel Pesqueirak gizonezkoen 4X proban parte hartu zuen eta zortzigarren postuan bukatu zuten.




