Anaitasuna futbol taldeak 2025-2026 denboraldia amaitu zuen joan den larunbatean egindako urte amaierako bazkari batekin. Ohiko legez, Joseba jatetxean elkartu ziren klubeko kideak Gorrien Eguna ospatzeko.
Bazkalostean, klubeko talde bakoitzeko jokalari onena, gol gehien egin dituena eta jokalari eredugarriena saritu zituzten. Azken sari hau berria da aurten, klubak taldekideekin nahiz entrenatzaileekin portaera ona izan dutenak aitortu nahi izan baititu.
Giro onean igaro zuten eguna, eta txalo artean hartu zituzten saritu guztiak. Klubak argazkiak argitaratu ditu bere webgunean.
Giro onean igaro zuten guztiek eguna, eta txalo artean hartu zituzten saritu guztiak han bildutakoek.
Ohorezko Mailan, Oihan Etxaniz izan zen gol gehien egin dituena, Beñat Garmendia jokalari onena, eta Unai Perez jokalari eredugarriena.
Emakumeen Euskal Ligan, Maria Juaristi izan zen goleatzaile nagusia, June Diaz jokalari onena, eta Aretha Azkue jokalari eredugarriena.
Gorengoen Mailan, Ekaitz Albert ek egin zituen gol gehien, Eritz Davila izan zen jokalari onena, eta Andoni Exposito jokalari eredugarriena.
Gazteen mailetan ere sariak banatu ziren. Euskal Ligako gazteetan, Alex Esnaola (golak), Ekain Teso (jokalari onena) eta Yeabseara Aizpuru (jokalari eredugarriena) izan ziren sarituak. Gorengoen Mailako gazteetan, Uritz Zabaleta (golak), Eneko Mera (jokalari onena) eta Abraham Aizpuru (jokalari eredugarriena) jaso zuten saria.
Kadete mailan, mutilen Ohorezko Mailan Unax Aranbarri (golak), Ander Mateos (jokalari onena) eta Enaitz Zabaleta (jokalari eredugarriena) saritu zituzten. Nesken Ohorezko Mailan, Amaia Elorza (golak), Irati Segurola (jokalari onena) eta Laida Salegi (jokalari eredugarriena) izan ziren saridunak.
1go Mailako kadeteetan, mutiletan Unai Gutierrez (golak), Unax Oteiza (jokalari onena) eta Jakes Egino (jokalari eredugarriena) nabarmendu ziren. Nesketan, Larraitz Azkoitia (golak), Haizea Astigarraga (jokalari onena) eta Inge Mendizabal (jokalari eredugarriena) jaso zuten aitorpena.
Infantil mailan ere sariak banatu ziren. Infantil Handian, Jurgen Aizpurua (golak), Aiur Alkorta (jokalari onena) eta Julen Azpiazu (jokalari eredugarriena) izan ziren sarituak. 1go Mailako infantiletan, Aimar Aguado (golak), Jakes Astigarraga (jokalari onena) eta Walid Lemntantem (jokalari eredugarriena) saritu zituzten.
Infantil nesketan, F-11 mailan Izeia Arregi (golak), Ane Santizo (jokalari onena) eta Eider Uranga (jokalari eredugarriena) izan ziren saridunak. Infantil Txiki mailan, Eki Larrañaga (golak), Ganix Korta (jokalari onena) eta Alex Azpiazu (jokalari eredugarriena) nabarmendu ziren.
Azkenik, Infantil nesken F-8 mailan, Ane Izagirre (golak), Mara Ibarmia (jokalari onena) eta Malen Gonzalez (jokalari eredugarriena) jaso zuten saria.




