Oñatiko Emakumion Etxeak antolaketan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Azaroaren 30ean bilera egingo da bertako lan-taldeak ezagutu eta zalantzak argitzeko. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 27ra arte eman beharko dute izena.
Etxera bizia ematen dioten Etxekoandriak, elkar laguntzen duten bidelagunak, ekintzez arduratzen diren saltserak, kanpo harremanak lantzen dituzten zubigileak, epe luzeko begirada duten talaiakideak, egitaraua osatzen duten programatzaileak, barne harremanak zaintzen dituzten jostunak eta lan taldeen arteko koordinazioa eta estrategia adosten duten gobernantza zirkulua dira lanean ari diren zortzi taldeak.
Talde bakoitzak bere dinamika eta maiztasuna dauka, baina ardura eta dinamika horiek guztiak azalduko dira hilabeteko azken astelehenean deitutako harrera bileran. Helburua, etxea ahalik eta emakume gehienera zabaltzea da, eta bertan diharduten taldeak aniztasunean aberastea.
Interesa dutenek azaroaren 27ra arteko epea daukate izena emateko. Informazio gehiagorako, Emakumion Etxera hurbildu, telefonoz (043 780 699) deitu edo mezua (emakumionetxia@onati.eus) bidali daiteke.




