Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua Bilborako noranzkoan zihoazen bi ibilgailuen artean gertatu da, goizeko 9:15ean. Talkaren ondorioz, furgonetako bost pertsona hil dira.
Kamioiaren gidaria zauritu egin da eta helikopteroz eraman dute Debagoieneko Ospitalera.




