Greba-egunak ekainaren 29an eta uztailaren 8an eta 10ean izango dira. Hori dela eta, ikuskapena pasatzeko hitzordua egun horietan duten gidariek kontuan hartu beharko dute zerbitzua etenda egongo dela.
Enpresako batzordeek, ELA eta LAB sindikatuen bidez, adierazi dute plantillak lan-baldintzak hobetzea eta inguruko beste enpresekin parekatzea eskatzen duela. Negoziazio-mahaian sei bilera egin ondoren, oraindik ez dute aurrerapenik lortu.
Langileen ordezkariek azken proposamena kritikatu dute, absentismoaren aitzakiarekin baldintzak okertu direla argudiatuz. Haien ustez, enpresak badu gaitasuna soldata eta lanaldia hobetzeko eskaerei erantzuteko.




