Sunahi Huegunek irabazi du Absolutoen Gipuzkoako Atletismo Txapelketa ko 800 metroko lasterketa, Mojategiko (Arrasate) pista irekian. 1:51.92 denborarekin helmugaratu da, bere marka pertsonala hobetuz. Lasterketa honetan, Aitor Iturralde k hasierako 400 metroetan egin duen lana azpimarratzekoa da, nahiz eta geroago erretiratu egin zen.
Bestalde, Naroa Azcuek zilarrezko domina eskuratu du 400 metro hezi proban, 1:05.28 denborarekin. Djiara Ndao hirugarren sailkatu da 400 metroko lasterketan 57.04 denborarekin, eta Lucia Parada bosgarren izan da 57.66 denborarekin. Gainera, Djiara k Errealarekin parte hartu du 4x100 erreleboan, 48.43 denborarekin hirugarren postua lortuz.
Xare Elortzak 1500 metroko lasterketan seigarren postua lortu du 5:27.48 denborarekin, bere marka hobetuz. Julene Iturriotz bederatzigarren izan da 800 metrokoan, 2:30.14 denborarekin, honek ere bere marka pertsonala gaindituz.
Azkenik, Josu Solaberrieta bosgarren sailkatu da 400 metroko lasterketan, 56.47 denborarekin.
Orioko Kamal Ziani Atletismo Klubeko korrikalarientzat asteburu arrakastatsua izan da berriro ere.




