Alegazioak egiteko azkeneko eguna abenduaren 23a izango da. Proiektua Aramaioko eta Eskoriatzako udalerrietan kokatuko da eta 170 metroko diametroa duten 2 aerosorgailu, 110 metroko altuera duten dorreak eta dorre meteorologiko bat instalatuko dira.
Proiektuaren aurrekontua, BEZ gabe, 16.886.731,87 eurokoa da. Ebakuazio azpiegitura goi-tentsioko lurpeko lineek osatuko dute, aerosorgailuetatik Eskoriatzako sekzionamendu-zentrora joango direnak.
Proiektu honi aldez aurreko administrazio-baimena ematea Deskarbonizazio Zuzendaritzari dagokio. Dokumentazioa interesdunek eta gainerako herritarrek aztergai izango dute Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea, 2 – Vitoria-Gasteiz), Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, Donostia) eta online, euskadi.eus webgunean.
Alegazioak idatziz nahiz euskarri fisikoan aurkeztu ahal izango dira Arabako zein Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako erregistro nagusian, edo EAEko Administrazio Publikoko erregistro eleelektroniko orokorrean, abenduaren 23rako.




