Kontzertuan, Ordorika rekin batera, Mugalariak taldeko kideak izango dira eszenatokian: Arkaitz Miner gitarra, biolina eta mandolina jotzen, Lutxo Neira baxuan, Hasier Oleaga baterian, eta Eduardo Lazaga eta Nando de la Casa perkusioan, azken honek teklatuak ere joko dituelarik. Emanaldirako sarrerak zortzi eurotan daude salgai Seminarixoa.eus webgunean, eta aretoan harmailak kenduko dituzte ikusleentzako espazio gehiago sortzeko.
Bergarako Udala k otsailean jarri zuen martxan Seminarixoko musika zikloa, hilean behin kontzertu bat eskaintzeko helburuarekin. Zikloa Xak taldearen emanaldiarekin hasi zen, eta martxoan Putas Amak taldeak hartu zuen lekukoa. Ordorika ren kontzertuaren ostean, Bergarako Harria taldeak itxiko du aurtengo egitaraua, ekainaren 5ean.




