Oñatiko Udalak San Juan kaleko 3-5 zenbakidun eraikinen atzealdean, ikastola aldamenean dagoen jolas gunearen egoera hobetzeko erabakia hartu du. Lanen helburua jolasgune orekatuagoa, funtzionalagoa eta erakargarriagoa bihurtzea da, indarrean dagoen araudia betez segurtasuna bermatzeko.
Berritze lanak pasa den astean hasi ziren. Jolas elementu guztiak kendu eta kautxu zaharra erretiratu ondoren, kautxuzko zoladura berria jartzen ari dira. Horrez gain, txirristadun altuerako elementu berri bat eta beste hainbat jolas-elementu ere jarriko dira.
Lan hauek egiteko, espezializatutako hiru enpresaren proposamenak eskatu ziren, eta Zarautzko Jolas-ena enpresa aukeratu da. Eskaintza merkeena aurkeztu zuen eta bi hilabeteko epean lanak egitea proposatu zuen. Kontratua 15.881 eurokoa da eta lanak egun gutxiren bueltan amaitzea espero da.




