Lan esanguratsua egiten ari da talde hau, batez ere Oñatiri erreferentzia zuzena eginez; bertako ohitura, pertsona eta gertakariak jasotzen baitituzte. Azkenaldian, perretxikoen inguruko edukiak osatzen eta aberasten aritu dira, baina propio sortutako edo beste hizkuntza batzuetatik itzultako artikuluak ere argitaratu dituzte.
Euskarazko Wikipediak mende laurden bete berri ditu, eta pasa den ostiralean Bilboko Euskal Museoan egin zen ekitaldian ospatu zuten 25. urteurrena eta 500.000 artikuluko langa gainditzea. Pake Lekuko taldeko kideek ere euren ekarpena egin dute ekitaldi horretan, beste hainbat euskal wikipediazalerekin batera.
Oñatiko taldea Pake Lekuko liburutegian asteazkenero, 11:00etan elkartzen dela gogorarazi eta taldea osatzera animatzeko gonbidapena zabaldu dute.




