Oñati ko hainbat herritar elkartu dira gaur goizean Foruen enparantza n, Palestinarekin elkartasun ekitaldi batean parte hartzeko. Nakbaren –arabieraz hondamendia esan nahi du– 78. urteurrena gogoratzeko deia egin du Palestinarekin herri plataformak. Ekitaldia Kalegoien eraino luzatu da, trikitilariek lagunduta eta Palestinako banderak, kamisetak zein bufandak soinean zituztela.
Kalegoienan, plataformako kideek gogora ekarri dute maiatzaren 15ean Israelgo Estatuaren sorrera eta palestinarren erbestealdia hasi zela. Salatu dute "gerrak, okupazioak, garbiketa etnikoak eta genozidioak" jarraitzen dutela, eta horiei aurre egiteko "modu kolektiboan erantzutea beharrezkoa" dela azpimarratu dute.
Gaur egun, gerrak, okupazioak, garbiketa etnikoak eta genozidioak jarraitzen dute, horiek ikustera ohitzen ari gara eta modu kolektiboan erantzutea beharrezkoa da.
Ondoren, Itziar Ugarteren poesia-errezitaldia izan da, eta bertaratutakoen artean liburuxka bat banatu dute. Bertan, Ugarteren poesiak ez ezik, palestinar poeta batzuen lanak ere jaso dira, Pernan Goñiren diseinatutako azala duten liburuxketan.
Ekitaldiaren une nagusia Palestinaren ikur den olibondo bat landatzea eta "Palestina lorategia" irakur daitekeen plaka bat jartzea izan da, euskaraz zein arabieraz. Herritarrek txaloz, kantuz eta "Palestina askatu" oihukatuz erantzun diote ekintzari. Antolatzaileek adierazi dutenez, izen horrekin "aurrerantzean Oñatin Palestinaren zatitxo bat" izango dute, zapalkuntza ez ahazteko.
Ekitaldian parte hartu zuen Oñatin bizi den palestinar batek eskerrak eman dizkie antolatzaileei, egindako ekintzak "esanahi handia" dutela adieraziz.
Bestalde, Global Sumud Flotillan parte hartu zuten sei euskal herritarrei atzo Loiuko aireportuan egindako harreran izandako istiluen harira, herri plataformako kide Jon Garatek eta alkate Izaro Elorzak ertzainen jarrera salatu dute, "ulertezintzat eta mingarritzat" joz. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak bere gain hartu du ardura eta gertatutakoa ikertuko dutela adierazi du.




