Udako geldialdiaren ostean, zinema denboraldi berria hasiko da Seminarixoan irailaren 20an. Programazioak film desberdinak eskainiko ditu igande, astelehen eta asteazkenetan, prezio eta ordutegi ezberdinekin.
Helduentzako zinema igande eta astelehenetan izango da, 19:30ean. Sarrerak 5€ balio du, eta astelehenetan, berriz, 4€ ikuslearen egunagatik. Haurrentzako zinema igandetan, 17:00etan, 4€tan. Bestalde, ZinemaOnen eskutik zinekluba asteazkenetan izango da, 20:00etan, 3€tan, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Iraileko sarrerak salgai daude jada asteazkenero, 18:00etatik 20:00etara, Seminarixoko leihatilan eta online. Urriko sarrerak, berriz, irailaren 23tik aurrera egongo dira eskuragai.
Iraileko lehenengo asteburuan, irailaren 20 eta 21ean, helduentzako zinema izango da: Viaje al País de los blancos (zuz.: Dani Sancho) eta haurrentzako zinema: Fleak (zuz.: Jens Møller).
Irailaren 23an, zineklubaren txanda izango da Iván & Hadoum filmarekin (zuz.: Ian de la Rosa). Ondoren, irailaren 27 eta 28an, helduentzako El ser querido (zuz.: Rodrigo Sorogoyen) eta haurrentzako Toy Story 5 (zuz.: Andrew Stanton) eskainiko dira.
Hilabetea ixteko, irailaren 30ean, zineklubeko Bon voyage, Marie (zuz.: Enya Baroux) filma proiektatuko da. Urriko lehenengo asteburuan, urriak 1etik 4ra, ez da zinerik izango, Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XVIII. Mostra dela eta.
Urrian, urriaren 7an, zineklubeko Rebuilding (zuz.: Max Walker-Silverman) filma izango da. Urriaren 11 eta 12an, helduentzako Palestina 36 (zuz.: Annemarie Jacir) eta haurrentzako Tadeo Jones y la lámpara marvillosa (zuz.: Enrique Gato) emango dira.
Urriaren 14an, zineklubeko Yo no moriré de amor (zuz.: Marta Matute) filma helduko da. Astebete geroago, urriaren 18 eta 19an, helduentzako La bola negra (zuz.: Javier Ambrossi eta Javier Calvo) eta haurrentzako Patrulla canina: la dino película (zuz.: Cal Brunker) proiektatuko dira.
Hilabetea amaitzeko, urriaren 21ean zineklubeko Digger (zuz.: Alejandro Gómez Iñarritu) eta urriaren 25 eta 26an, helduentzako Inurri itsuak (zuz.: Igor Legarreta) eta haurrentzako Marsupilami (zuz.: Philippe Lacheau) izango dira. Azkenik, urriaren 28an, zineklubeko El amor que permanece (zuz.: Hylnur Palmason) filmarekin itxiko da zinema eskaintza.




