Debagoieneko futbol sailak denboraldiari amaiera eman dio Larrain Gain elkartean ospatutako afari batekin. Bertan, gizonezkoen eta emakumezkoen bi talde nagusietako jokalariak, entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideak bildu ziren, denboraldiari errepasoa egiteko eta merezimenduak saritzeko.
Ekitaldian, hainbat jokalari nabarmendu ziren beren ibilbideagatik. Emakumezkoen Ohorezko Mailan, Maialen Txintxurreta k erregulartasunari saria jaso zuen, Iraitz Zabala k kemenari eta Naroa Urreta k goleatzeari. Gizonezkoen Gorengo Mailan, Iñaki Alonso izan zen erregularrena, Jokin Madina k kemenaren saria eskuratu zuen eta Aitor Zubiagirre k goleatzaile onenaren aipamena.
Emakumezkoen Gorengo Mailan, Maite Aldea k erregulartasunari saria jaso zuen, Elene Odriozola k kemenari eta Ane Zugasti k goleatzeari. Gizonezkoen 1. Erregional Mailan, berriz, Anartz Sagastizabal izan zen erregularrena, Enaitz Aranburu k kemenari saria eskuratu zuen eta Xabi Abaunz ek goleatzaile onenaren aipamena.
“"Eskerrak eman nahi dizkiegu Ruben Blancori eta Aitor Guridi Txisto-ri egindako lanagatik eta urte hauetan guztietan egindako ibilbideagatik."
Gainera, taldeko jokalari guztiek oroigarri bana eman zieten Ruben Blanco ri eta Aitor Guridi Txisto ri, azken urteetan euren entrenatzaile izan direnei, egindako lanari esker ona adierazteko. Taldeko argazki batekin eta jokalari guztiek sinatutako kamiseta batekin omendu zituzten bi entrenatzaileak.




