Joan den larunbatean, San Migel bolatokian antolatutako txapelketan, 64 bolari bildu ziren. Bertako bolariak izan ziren nagusi, eta Ion Ibarluzea k lortu zuen txirlo gehien botatzea, bost hain zuzen ere. Haren atzetik, lau txirlorekin, Angel Ibarluzea eta Iker Izagirre sailkatu ziren, biak ere San Migel ekoak.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Gorka Madinabeitia k (UDA) lidergoari eutsi dio 32 txirlorekin. Haren atzetik, Bittor Astigarraga (Elgeta) eta Javier Martino (Ezozi) daude, biek 25 txirlo dituztela. Emakumezkoen kategorian, Enara Montiel (Asola Berri) da lehen postuan, 22 txirlorekin, eta Olatz Arano (San Joxepe) eta Isana Gorosabel (UDA) jarraitzen diote.
Adinekoen artean, Bittor Astigarraga (Elgeta) da buru 25 txirlorekin, Bittor Ugarteburu (Asola Berri) eta Sebas Aranzabal (Elgeta) atzetik dituela. Alebinetan, Luken Martino (Ezozi) da lehenengoa; kadeteetan, Axel Sixto (UDA); eta infantiletan, Ander Unamuno (Asola Berri).
Taldekako sailkapenean, San Joxepe A taldea dago lehen postuan 87 txirlorekin, eta Elgeta bigarren postuan dago 84rekin. Hurrengo jardunaldia, zortzigarrena, Soraluze ko San Andres bolatokian izango da, maiatzaren 16an, arratsaldeko 17:00etan.




