Oñati ko San Martin Egoitza ko egoiliarrek zirkuaren ilusioa berreskuratu ahal izan dute ostiral honetan, Gure Zirkua ren eta Udal aren lankidetzari esker. Iker Galarza eta bere taldeak emanaldia eskaini eta zirkuaren eguneroko bizitzaren inguruko azalpenak eman dituzte.
Olaitturri n jarritako karpak 31 adineko, senide eta zaintzaileekin batera, esperientzia magiko, barregarri eta miresgarri bat partekatzeko aukera eman die. Ekimen honek omenaldia egin die iraganean orekari, magia eta pailazokeria izan diren eta familia elkartu, besarkadak eta irribarreak oparitu dituzten aiton-amonei.
Bai egoitzako arduradunek, bai udalekoek oso positibotzat jo dute esperientzia eta Gure Zirkua ren familiak adinekoei eskainitako hurbilketa. Ez da horrelako funtzio bat egiten duten lehen aldia, baina beti pizten die energia zirkuaren magiak ez duela adinik eta haurrak zein nagusiak konkistatzen dituela ikusteak. Oñati n egonaldia arrakastatsua izaten ari da, eta astebetez luzatzea erabaki dute, ekainaren 6 ra arte.




